KAFE MAKINA: NOLA AURREZTU DIRUA
|GAUETAN KAFE MAKINA GELDITU EGIN BEHAR AL DA?
Ostalaritza munduan egiten den galdera nagusienetakoa da. Kafe-makina itzaltzeak edo gau guztia piztuta edukitzeak zerk kostatzen du gehiago, gehiagotan hondatzen al da…. eta pertsona bakoitzak era ezberdinean erantzuten du. Erantzun gehienak gertaera faltsuetan eta erdi-mailako egietan oinarritzen dira.
ZENBAT KONTSUMITZEN DU KAFE MAKINA PIZTUTA UZTEAK?
Ideak argiago eduki ahal izateko, hasiera batean ia gau guztia piztuta edukitzeak zer kostu dakarren begiratuko dugu. Bi besotako kafe makina ordu betez martxan edukitzea 0,5 kw/h-ko kontsumo elektrikoa dauka. 1 kw/h-ko bakoitzeko 0,13 €-ko kostoa gutxi gorabeherakoa. Beraz, kafe makina ordu bat piztuta edukitzea 6,5 zentimo kostatzen zaigu (hori guztia egun guztia martxan eta lan baldintza onean)
Orain, kafe-makina piztea zenbat kostatzen zaigun kalkulatuko dugu. Bi besotako kafe-makina batek 45 minutu behar izaten ditu bere lan baldintza egokian egoteko. 20-30 minutu 1 bar-eko presioa hartzeko eta gainontzeko guztia, osagarri guztiak tenperatura egokira iristeko. 45 minutu hauetako kontsumo elektrikoa 1,5 kw/h-koa izango zen. 0,13 € 1,5 kw//h-kin biderkatzen badugu 20 zentimo gastatu ditugula lortuko genuke.
Datu hauek jakinik, kafe makina 4 ordu baino gehiago itzalita edukitzen badugu kontsumo elektrikoan aurrezten hasten garela jakin genezake.
Hori bai, kafearen kalitatea mantendu ahal izateko zenbait aholku jarraitu behar ditugu. Pizten dugun momentuan iragazkia eta katiluak bere tokian egon behar dira, osagai guztiak tenperatura berdinean egoteko. Honela, besoetatik ura purgatu behar dugu eta iturritik lurruna.
Kafe-makina geratzeak, egunero 10 orduz eta asten behin itxia dagoen lokal batean, kontsumo elektrikoan gutxi gorabehera urteko 350€-ko aurreztea suposatzen du.
Eguneroko gastu moduan begiratu ezkero, eguneko zentimo batzuk suposatzen ditu, baina kopurua ez da baztegarria urteko gastu bezela begiratzen badugu.
KAFE-MAKINA GAUEAN ITZALTZEAK GEHIAGO HONDATZEA SUPOSATUKO AL LUKE?
Jakin ahal izateko hurrengo post-ari itxaron beharko diozue …. eta bien bitartean, www.muranga.es web orritik bueltatxo bat eman ezazue.